Hasi da igeriketako denboraldia Gipuzkoan

Joan den zapatuan, urriaren 26ean, izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokitutako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Azpeitiko Udal Igerilekuan.

Honako hauek izan ziren lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Iñaki Etxeberria (2001), Jurdan Arakistain (2001), Lander Uria (2001), Maialen Sudupe(2002), Asier Zulaika (2002), Intza Odriozola (2004), Uxue Etxeberria (2004), June Zubizarreta (2004), Alazne Sudupe (2004), Nerea Urbieta (2005), Maier Lizarzaburu (2005), Nora Uria (2005), Judith Odriozola (2005) eta Elene Ruiz de Argandoña (2006).

Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela, eta lortutako denborak ez ziren esanguratsuak izan.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Helduen ligak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.