Alebin mailakoentzat teknifikazio jardunaldia

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, gure taldeko Julen Artetxe (2006), Anne Sagarmendi (2007), Mirari Goenaga (2008) eta Maiana Uria (2008) igerilariak datorren zapatuan Donostian izango dira. Teknifikazio jardunaldia goizeko 11:30etatik aurrera izango da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Gure taldekideak, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango dute beste taldeetako igerilariak ezagutzeko.

Ondo ibili eta disfrutatu!

Post hau Albisteak, Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.