Izarraitzekoak gustura Castellonen egindako lanarekin

Maialen Sudupe eta Uxue Etxeberria igerilariak Castellonen izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, “XVI. Castalia Castellon Nazioarteko Sarian” parte hartzen.

Castelloneko sariketan, beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Hala eta guztiz ere, zazpi finaletan lehiatzeko txartelak lortu ziztuzten bien artean.

Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik eta segi horrelaxe!

Post hau Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.