Aurreko larunbatean Azkoitian izan ziren alebinak 3.jardunaldia egiten. Beti bezela denetarik egon zen, baina orokorrean gehienak beren denborak hobetzea lortu zuten.
Kroleko proba luzeagoa izan arren, gustorago burutu zuten tximeletako proba baino, tximeletan indar gehio behar baita besoak uretatik ateratzeko.
Hala ere, gure igerilariek lan ona egitea lortu zuten.