Joan den asteburuan, otsailaren 8an eta 9an, infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokitu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Bergarako Agorrosin igerilekuan. Iñaki Etxeberriak, Maialen Sudupek, Intza Odriozolak, Uxue Etxeberriak, June Zubizarretak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Nora Uriak, eta Elene Sudupek hartu zuten parte. Judith Odriozola baja izan zen azken unean.
Izarraitzekoek txapelketa ona egin zuten. Ia guztiek aurreikusitako helburuak bete zituzten Bergarako txapelketan.
Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- 20 domina: 5 urrezkoak, 10 zilarrezkoak eta beste 5 brontzezkoak.
- 20 marka pertsonal.
- Maialen Sudupek klubeko errekor berria 400 estiloetan absolutu mailan.
- Neska absolutuen sailkapen orokorrean Maialen Sudupek hirugarren postua.
- Izarraitz nesken taldeak 4. postua taldeko sailkapenean.
Hurrengo txapelketak Irunen eta Iruñean izango dituzte gure igerilariek. Infantilek, Euskal Herriko Txapelketa Irungo Azken Portu igerilekuan jokatuko dute eta juniorrak eta absolutuen aldiz, Iruñeako Amaya igerilekuan lehiatuko dute EH-ko txapelketa.
Zorionak guztiei egindako esfortzuagatik!
Nora Uria Bergarako txapelketan