Irailaren 7an, astelehenean, hasiko dute Izarraitz igeri elkarteko igerilariek 2020-2021 denboraldi berria. Izarraitzeko kideek, koronabirusetik babesteko neurriak hartuta ekingo diote entrenatzeari.
Datozen egunetan entrenatzaileek jakinaraziko die igerilariei eta gurasoei Covid-19 aren inguruan hartuko diren neurriak eta bakoitzari dagokion ordutegia.
Bestalde, aurten ez dugu ospatuko Izarraitz eguna. Etorriko dira garai hobeak!
Ea, aurtengo denboraldia etenik gabe bukatzen dugun!