Izarraitz Igeri Elkarteko kide estimatua.
COVID-19 birusak eragindako osasun-arazoen ondorioz, ezohiko egoera bizi dugu azken hilabeteetan.
Zuzendaritza Batzordetik etengabe ari gara lanean klubaren jarduera osasun-egoerara egokitzeko, bai eta erakundeetatik eta federazioetatik jasotzen ditugun jarraibideak zintzo betetzeko ere. Hala ere, ez da erraza, aste honetarako balio duenak hurrengoa ez baitu balio. Egoera aldakorra da oso dakizuen bezala. Kirola eta ekonomia kudeatzeko garai nahasiak dira hauek.
COVID-19 birusaren bilakaerari eusteko prebentzio-neurri berriak ostiralean argitaratu ondoren, honako erabaki hauek dira kirolaren arloan Zuzendaritza Batzordeak hartutakoak:
- Kirol-jarduera:
Taldeko gaztetxoen entrenamenduak eten egin ditugu. Beste mailetan, (igeriketa lantzen, master eta errendimendukoak) murrizketekin, entrenatzen jarraituko dute.
GARRANTZITSUA.
Entrenatzaileek jakinaraziko dute entrenatzera joan behar dutenen ordutegiak.
Bide batez, aukera hau baliatu nahi genuke gure esker ona gure babesle guztiei, Udalari eta hauspotzen gaituzten erakundeei ere helarazteko. Izan ere, Izarraitz Igeri Elkartea egiten ari den ahalegin hau ez litzateke posible izango haien babesa eta laguntza izango ez bagenu.
Zaindu gaitezen eta ez etsi!