Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan

Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Uxue Etxeberria, Intza Odriozola eta Elene Sudupe

Iker Aizpuru

Joan den asteburuan, azaroaren 21 eta 22an, Izarraitz elkarteko absolutuak denboraldiko lehen proba izan zuten Irungo eta Cadiz-eko igerilekuetan.

Honako hauek izan ziren Irungo Azken Portu Igerilekuan lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Elene Sudupe, eta Julen Artetxe. Nora Uria gaixorik, baja izan zen azken unean.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta osasun egoeragatik zortzi hilabete luze egon ondoren lehiaketarik gabe, bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen asteburuko probak. Orokorrean, nabaritu zen, azpaldiko partez, lehen proba zela, eta hala era lortutako denborak nahiko pozgarriak izan ziren.

Hona hemen lorpen aipagarrienak:

  • 9 marka pertsonal.
  • Uxue Etxeberriak klubeko errekor berri bat 50 bular proban 16 urtekoetan.

Bestalde, gure igerilariek oso jarrera onarekin lehiatu zuten, nabaritzen zitzaien lehiatzeko gogoa zutela.

Cadiz-en aldiz, Iker Aizpuruk igeriketa egokituko Espainiako  gazteen selekzioarekin parte hartu zuen XXV. Igeriketa Egokitutako Andaluziako Txapelketan.

Ikerrek, 100 bizkar, 50 libre, 100 libre eta 4×100 libre eta 4×100 estilo erreleboetan parte hartu zuen.  Ez zen lehiaketara egoera fisiko onenean joan, azken asteetan berrogeialdian egon bai zen eta hala ere bere denboretan ibili zen.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Helduen ligak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.