Pasa den asteburuan Oviedo-ko “Parque Del Oeste” igerilekuan lehiatu zen Igeriketa Egokituko Espainiako txapelketa. Bertan, gure taldeko Iker Aizpuruk parte hartu zuen. Hauek zian ziren Ikerren emaitzak:
-
- 100 bizkar proban 1:14:02 denborarekin, multidisability sailkapenean (kategoria guztiak kontutan hartzen duenak) 16. postua eta bere kategorian 2. postua.
-
- 100 tximeleta proban 1:09:46 denborakin, marka personala, multidisability sailkapenean 12. eta bere kategorian 3. postua.
-
- 50 libre proban 28:43 denborakin, multidisability sailkapenean 26. eta bere kategorian 3. postua.
-
- 100 libre proban 1:03:27 denborakin, multidisability sailkapenean 25. eta bere kategorian 4. postua.
Kontuan hartzen badugu covid-19 dela eta Iker Aizpuru eta ia igerilari guztiek ezin izan dutela normaltasunez entrenatu, emaitza onak lortuta itzuli zen etxera. Marka pertsonal bat eta beste probetan bere denboretan ibili zen.
Orain hurrengo lehiaketetarako ahalik eta oberen prestatzera!
Zorionak!