“Aurten ez zeonk bromaik” egunak Masterrentzat

Urte amaiera eta hasiera diferentea bizitzen ari dira Masterretako igerilariak. Aurten ohikoa izaten den Master Gipuzkoa Open txapelketarik ez da izan eta proiektuko zuzendaritza teknikoak lehiaketa birtual baten parte hartzea oparitu diete hilabete hauetan egindako lana erakuts dezaten.

Zazpi jardunaldi izango dira guztira eta 20 igerilarik baino gehiagok eman dute izena. Larunbatean hasi ziren 800 metro libreko probarekin. Goizak zapore ona utzi zien igeriketan kontagailua behar den probetako batean parte hartu zutenei.

Hurrengo egunetan lehiaketa honen nondik norakoak kontatzen jarraituko dizkizuegu. Adi egon gure ohiko komunikazio kanalei.

Post hau Masterrak, Premasterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.