Iker Aizpuru bikain Bartzelonan

Pasa den asteburuan, otsailaren 20an eta 21ean, Iker Aizpuru Bartzelonan izango zen “6th International Trophy Adapted Swimming – Gran Premi Diputació de Barcelona” Sariketan parte hartzen. Euskadiko Selekzioarekin lehiatuko zen eta 50 bizkar, 100 bular, 50 tximeleta eta 200 timeleta probetan parte hartu zuen.

Iker Aizpuruk oso sariketa ona eginda bueltatu zen etxera. Txapelketa ona izan zuen Ikerrek eliminatoriak eta gero finalak lehiatzen ikasteko. Parte hartu zuen proba guztietan bere denborak hobetu zituen. Horiez gain, proba guztietan finaletan lehaitzeko txartelak lortu zituen.

Hona hemen emaitzak;

  • 50 bizkarren 6. postua
  • 100 bularren 4. postua
  • 50 tximeletan 6. postua
  • 200 tximeletan, igeriketa egokituan lehen postua eta igerilari guztiak kontutan hartuta, bigarren puntuaketa onena lortu zuen.

Zorionak Iker eta segi lanean!

Post hau Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.