Iker Aizpuru bikain Castellonen

Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Iker Aizpuru igerilaria Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketan izan zen parte hartzen Euskadiko selekzioarekin.

Absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa Castelloneko igerilekuan jokatu zen. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan aritu zen eta emaitza oso onak lortuta etorri da Azpeitira. Hona hemen emaitza aipagarrienak:

  • Lehiatutako proba guztietan marka pertsonalak.
  • 100 bizkarren 1’10″07 denborarekin 11. postua.
  • 50 tximeletan 29″83kin 9. postua.
  • 100 brazan 1’17″58kin 7. postua.
  • 100 tximeletan 1’06″26kin 10. postua.
  • 200 estilosen 2’28″03kin 10. postua.
  • 4×100 estilos (braza) 4 garrenak geratu ziren.
  • 4×100 libre (bigarrengo postan) 3. postua eta brontzezko domina.

Zorionak Iker egin duzun ahaleginagatik!

Post hau Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.