Izarraitzekoak ondo 5. kontrol lehiaketan

Gure taldeko absolutuek Legazpiko Udal Igerilekuan izan ziren pasa den igandean 5. kontrol lehiaketan parte hartzen. Negu parteko azken lehiaketa izan zuten. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartu zuten:

  • Uxue Etxeberriak, 100 libre, 200 bizkar eta 50 libre probetan.
  • Alazne Sudupek, 100 estilo, 400 estilo eta 100 tximeleta.
  • Iker Aizpuruk, 200 tximeleta, 100 tximeleta eta 50 libre.
  • Maier Lizarzaburuk, 400 libre eta 100 tximeleta.
  • Nora Uriak, 100 libre eta 200 libre.
  • Elene Sudupek, 50 tximeleta, 100 bular eta 200 estilo.
  • Julen Artetxek, 50 tximeleta eta 50 libre.
  • Nahia Estebanek, 100 bizkar, 100 tximeleta eta 200 estilo.
  • Anne Sagarmendik, 100 bizkar, 200 libre eta 200 estilo.

Emaitza onak lortuta itzuli ziren Legazpiko igerilekutik. Guztira 18 marka personal eta ondo egindako lanaren pozarekin.

Nahia Estebanek eta Anne Sagarmendik denboraldiko lehen lehiaketa izan zuten. Orain atsedenaldi txiki bat izango dute eta ondoren udako demboraldia prestatzen hasiko dira.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.