Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten zapatuan

Igeriketa egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten zapatuan, hainbat igerilarik, Azpeitiko igerilekuan. Gaude, Konporta, Izarraitz eta Marea Urdina taldeek parte hartu zuten lehian, eta giro bikaina sortu zen igerilekuan.

Emakumeetan Ainhoa Elzaurdi nagusitu zen, eta Garoa Etxabek eta Aranzazu Aldaik osatu zuten podiuma. Gizonetan, berriz, Richard Oribe –Paralinpiar Jokoetan hamasei domina lortua da– izan zen nagusi, eta bigarren eta hirugarren sailkatu izan ziren Kerman Urreta eta Arkaitz Garcia. Taldekako sailkapenean aurrena Konporta taldea izan zen. Izarraitz taldeko Lander Uriak eta Nora Cagigalek parte hartu zuten lehian. Jurdan Arakistain eta Ander Idoeta, arazo desberdinagatik, baja izan ziren azken unean.

Sariak banatzen, Egoitz Arruti Kirol Batzordeburua izan genuen igerilekuan.

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari horrelako txapelketak antolatzeko ematen digun erreztasunagatik.

Post hau Gipuzkoako Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.