Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Maialen Sudupe (Azkoitia, 2002), Uxue Etxeberria (Azpeitia, 2004), Alazne Sudupe (Azkoitia, 2004), Maier Lizarzaburu (Azpeitia, 2005) eta Elene Sudupe (Azkoitia, 2006) igerilariak aukeratu ditu, maiatzaren 22an eta 23an, XXXIV. Trofeo Internacional Villa de Gijon Sarian parte hartzeko.
Gure taldekideak honako proba hauetan hartuko dute parte:
- Maialen Sudupek: 100 bizkar, 50 tximeleta, 50 bizkar,
- Uxue Etxeberriak: 200 bular, 100 bizkar, 100 bular eta 400 estilo.
- Alazne Sudupek: 1500 libre, 200 estilo eta 400 estilo.
- Maier Lizarzaburuk: 100 bizkar, 200 estilo, 50 bizkar eta 200 bizkar.
- Elene Sudupek: 50 libre, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 libre
Zorionak eta zorte on!