Zapatuan eta Igandean IV. Gipuzkoako Open Saria jokatuko da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan (50 metro). Bertan gure taldeko hainbat igerilari izango dira.
Hona hemen igerilariak eta probak:
- Maialen Sudupek, 50 Bizkar, 200 estilo, 50 Bular eta 100 bizkar.
- Maier Lizarzaburuk, 50 bizkar, 200 bizkar, 100 bizkar eta 200 libre.
- Elene Sudupek, 400 libre, 100 libre, 50 libre eta 100 bizkar.
- Alazne Sudupek, 400 libre, 200 tximeleta eta 100 tximeleta.
- Uxue Etxeberriak, 200 Bizkar, 200 estilo, 50 bular eta 100 tximeleta.
- Mirari Goenagak, 200 estilo eta 100 tximeleta.
- Julen Artetxek, 1500 libre.
- Anne Sagarmenduk, 200 estilo.
- Nahia Estebanek, 400 estilo.
- Nora Uriak, 100 tximeleta.
- Nahia Amenabarrek, 200 bular.
Denboraldiko azken txanpan sartzen ari gara eta animo eta ez etsi orain, segi lanean.
Zorte on eta egurre!