Izarraitz igeri elkarteko txikienek –2008 eta 2012 urteen artean jaiotakoek– bigarren teknifikazio saioa “Izarraitz eguna” izango dute zapatuan, arratsaldean, Azpeitiko Udal Igerilekuan. 15:00etan hasita, hainbat proba egingo dituzte eta erreloboekin emango die amaiera teknifikazio saioari.
Beste behin, gurasoek ezin izango dute gaztetxoen jarduna ikustera joan, koronabirusaren pandemia tarteko. Ea datorren denboraldian normaltasunez hasten ditugun igeriketa saioak.
Animo eta zuen zain geratzen gara!