Asteazkenean irekiko da Izarraitz Igeri Elkartean 2021-2022 denboraldirako izen-ematea

Izena emateko epea  ekainaren 16an (asteazkenean) hasiko da eta ekainaren 30ean (asteazkenean) amaituko da. Aurten, izen-ematea egiteko aukera bat egongo da:

  • Izarraitz Igeri Elkarteko web orrian (www.izarraitzigerielkartea.com) formulario baten bidez. Formalarioak asteazkenean 15:00tan aktibatuko ditugu.

2015. urtean edo aurretik jaiotako neska mutilak eman dezakete izena.

Ohar garrantzitsuak:

  • Aurreko denboralditik itxaron zerrendan daudenei lehentasuna emango zaie. Horretarako, posta elektroniko bidez edo telefonoz harremanetan jartzen ari gara.
  • Uztailean zehar, behin behineko zerrendak argitaratuko dira eta ondoren taldeen doiketak egingo dira (aldaketak, erreklamazioak, ea.). Azkenean, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Bestalde, gogorarazi nahi genuke, Izarraitz Igeri Elkartea kirol klub bat dela eta horregaitik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.

Post hau Albisteak, Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.