Rafa Zubeldia podiumean, Kontxa Badiako 77. igerialdian

Zapatuan, irailaren 11ean, jokatu zen Donostian, Kontxa  Badiako 77. Igerialdia. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxa Badiako 77. Igerialdiak. Eguraldi eta Itsaso ederrarekin animoso asko joan ziren gure igerilariak probara.

Aurrena, infantilek eman zioten hasiera Easo Igeriketa Taldeak antolatutako igerialdiari. 72 infantil mailako igerilarik bukatu zuten 740 metro inguruko igerialdia.

Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatu zuten gaztetxoak, ondo moldatu ziren. Hona hemen parte hartu zuten taldekideak:

  • Ane Azkue.
  • Mirari Goenaga.
  • Maiana Uria.
  • Noa Garate.

Absolutuetan, berriz, 11:45etan lehen taldeak hasiera eman zion probari,  Talde desberdinetan banatuta zeuden igerilariak, izen emateko garaian akreditatu zuten denboraren arabera.

Izarraitzeko absolutuek, itsas zeharkaldien denboraldi arraro honetan erakutsi duten maila onarekin jarraitu zuten. Zapatuko proban, lehen postuetan bukatu zuenak, Rafa Zubeldia izan zen.  Rafak hirugarren postua eskuratu zuen master 2 mailan.

Azpeitiarren sailkapenak honako hauek izan ziren

  • Rafa Zubeldiak 13. postua eta 3. master 2 mailan.
  • Julen Urangak 56. postua.
  • Nora Uriak 114. postua.
  • Eider Bereziartuak 120. postua
  • Nagore Alberdik 151. postua.
  • Iñigo Uriak 228. postua.
  • Aritz Unanuek 241. postua.
  • Unai Lizartzak 309. postua.
  • Alejo Azkuek 340. postua.

Datorren zapatuan, irailaren 18an, VII. Flysch Beltza igeri zeharkaldia jokatuko da. Ibilaldia Mutrikotik Debara izango dute. Bertan, Izarraitzeko igerilariak izango dira parte hartzen.

Zorionak guztiei eta zorte on datorren zeharkaldian!

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.