Izarraitz Igeri Elkartetik 2021-2022 denboraldira begira arroparen inguruko oharra helarazi nahi dizuegu.
Azken urtetan Izarraitz Igeri Elkarteko ekipazioa Euskadi Sport-ek hornitu digu, aurrerantzean, klubak zuzenean kudeatuko du gai hau.
Hurrengo egunetan eta urte amaierara arte bi arropa eskari egingo ditugu.
- Alebin eta Benjamin kategoriakoentzat – hauei kamiseta manga motxa eta fraka manga motxak banatuko zaizkie.
- Gabonetan norbaitek klubeko arropa oparitu nahiko balu.
Horretarako, Alebin eta Benjamin kategoriako igerilariak urriaren 25etik 28ra pasa beharko dira klubak igerilekuan daukan bulegotik 16:30eatik 19:00etara (asteartean 17:00eatik aurrera eta asteazkenean 16:30eatik 18:30etara).
Azaroaren 2tik 5era (biak barne), gabonetako eskaria egingo da – data honetatik aurrera ez da egingo berriro eskaririk Zuzendaritza Batzordeak kontrakoa erabakitzen ez badu.
Horretarako klubak dituen komunikazio kanaletik egin beharko da arroparen eskaria.
Edozein zalantza izanez gero ez izan arazorik guregana jotzen,
Agur bat eta Aupa Izarraitz!