Test, KZL1. jardunaldia eta Alebinen 2. jardunaldia

Gure taldeko alebinak Eibarko Ipurua kiroldegian ospatu zen alebinen bigarren jardunaldian parte hartu zuten larunbat arratsaldean. Hau beraien denboraldiko bigarren txapeketa izanda, urduritasun gutxiagorekin aurre egin zieten 200 estilo eta 100 libreko probei eta hori emaitzetan nabaritu zen.

Txapelketan partu hartu zuten igerilariak Jokin Artetxe, Aratz Odriozola, Mikel Ezama, Iker Esteban, Aroa Azkune eta June Sierra izan ziren.

Benjaminak aldiz, Oñatiko Zubikoa igeritokian izan ziren. Guztira 45 igerilari joan ziren (izena emanda 53 zeuden) eta batzuentzat lehenengo aldia izan zen txapelketa batetara joaten zirela. Besteentzat berriz nahiz eta lehenengo aldia ez izan, txapelketek ekartzen duten urduritasun punttua kudeatzeko aukera paregabea izan zen. Gure gaztetxoek maila ona erakutsi zuten eta orokorrean oso gustura ibili ziren, benetan pozgarria da hori.

Aurtengo denboraldia hasi besterik ez da egin eta txapelketa gehiago izango dituzte beraien trebetasunak erakutsi ahal izateko.

Iadanik hurrengoa prestatzen gaude, aupa Izarraitz!

Post hau Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.