Bergarako lanarekin gustura

Beste behin ere, infantil mailako igerilariek, oso jarrera ona erakutsi zuten lehiaketan zehar. Entrenatzailea oso gustura eta motibatuta sentitzen da talde honekin. Gehienetan garrantzitsuagoa da kirolarien jarrera, ikaskuntza eta hazkundea emaitza hotzak baino. Hauek iritsiko dira, ez dugu zalantzarik.

Bestalde, Bergarako jardunaldian ikusi genuen gure gazte taldea ari dela ritmoa hartzen txapelketei.

Zapatuan 23 marka pertsonal lortu zituzten eta ia gehienak aurrez zituzten denboretan ibili ziren.

Zorionak guztiei eta segi lanean!

Post hau Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.