Maier Lizarzaburu sentsazio onarekin itzuli zen Palma de Mallorcatik. Bertan, estatuko igerilari onenak izan dira aste bukaera honetan Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 623 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu. Azken unean Uxue Etxeberriak ez zuen parte hartu eta Maier Lizarzaburuk aldiz, bere maila azaldu zuen eta gustura etorri zen, bertan izan den maila kontuan hartuta.
Denboraldi hasiera izateko, denbora ona lortu zuen eta horrek, lanean gogor jarraitzeko indarrak emango dizkio.
Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.
Eutsi gogor Uxue eta Maier!