Izarraitzekoak txukun Castellonen

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu igerilariak Castellonen izan dira asteburuan, Euskadi eta Gipuzkoako selekzioekin, “XVIII. Castalia Castellon Nazioarteko Sarian” parte hartzen.

Castelloneko sariketan, ia proba guztietan beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, ikasketako azterketak, … denbora txukunak lortu dituzte.

Hala eta guztiz ere, bi marka pertsonal eta bost finaletan (lau final B eta final A bat) lehiatzeko txartelak lortu ziztuzten hiruren artean.

Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik eta segi horrelaxe!

 

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.