Azpeitiko Udalak zapatuan banatuko ditu urteko kirolari onenen sariak. 12:00etan hasita egingo dute sari banaketa ekitaldia Sanagustin kulturgunean. Kirol modalitate hainbatetan aritzen diren herritarrak dira aurtengo hautagaiak, eta horien artean, kirolari onenen sariak –gizon eta emakume– eta boluntario onenaren saria banatuko ditu erakundeak.
Izarraitz Igeri Elkarteko hautagaiak honako hauek dira:
- Emakumezkoetan: Espainiako Udako Txapelketara joan ziren 4 igerilari neskak, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu (klubeko historian lehen errelebo absolutoa emakumezkoa).
- Gizonezkoetan: Iker Aizpuru kirol emaitzagatik.
- Bolondresa: Beñat Lopetegi egindako lanarengatik urte guzti hauetan klubaren mesedetan.
Zorionak guztiei!
Uxue Etxeberria, Maialen Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Alazne Sudupe.
Iker Aizpuru.
Beñat Lopetegi.