Masterrak oso gustura Legazpin ospatutako IV. Master Kategoriako Gipuzkoako Open Sarian

Pasa den larunbatean Izarraitz Igeri Elkarteak inoiz izan duen partaidetzarik handiena izan zuen igerilekuko master txapelketa batean. Legazpin Gipuzkoako Igeriketa Federazioak eta Legazpiko igeriketa taldeak antolatutako IV Master Kategoriako Gipuzkoako Open Txapelketan klubeko 10 igerilari hurbildu ziren.

Aipatzekoa era batera edo bestera igerilari denek zapaldu zutela podium-a. Proba indibidualetan Jone Garate (50 bular), Leire Kereta (50 bizkar), Rafa Zubeldia (50 tximeleta), Iban Perez (50 bizkar) eta Julen Agirrezabalaga (100 estilos) brontzezko domina lortu zuten.

Erreleboetan bi talde aritu ziren 4×50 libre proban. Julen Agirrezabalaga, Ander Beobide, Asier Otaegi eta Rafa Zubeldiak osatutako taldeak lehen postuan amaitu zuen eta Iban Perez, Xabier Aizpuru, Iban Arregi eta Ekain Garatek osatutako aldiz hirugarren egin zuten.

Aho zapore gozoarekin atera ziren Legazpiko igerilekutik eta egunerokoan entrenatzen jarraitzeko gogoekin ea noiz izan dezaketen aukera beraien onena berriro erakusteko.

Bejondeizuela eta Gora Izarraitz!

Post hau Albisteak, Masterrak, Sariak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.