Datorren asteazkenean, abenduak 29, Nazioarteko XXXIX. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Ordizian. Izarraitzetik zazpi igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dira:
- Maialen Sudupe (2002): 50 bizkar eta 200 estilo.
- Uxue Etxeberria (2004): 100 bular, 100 estilo eta 200 estilo.
- Alazne Sudupe (2004): 100 estilo eta 200 estilo.
- Maier Lizarzaburu (2005): 50 bizkar, 100 estilo eta 100 bizkar.
- Iñigo Llopis (1998): 100 bizkar eta 50 libre.
- Jurdan Arakistain (2001): 50 libre.
- Lander Uria (2001): 50 libre.
Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 10:00etan hasita, eta 18:30etan izango dira finalak. Txapelketa Ordiziko Majori igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.
Zorte on!