Pasa den astean, Eusko Jaurlaritzak eskola kiroleko ekintzak berriro abian jartzea erabakitzearen ondorioz, urtarrilaren 15ean bertan behera geratu zen Benjaminen 2. jardunaldia ospatu zen larunbatean Legazpin.
Data aldaketaren ondorioz baja batzuk izan bagenitun ere, Izarraitzeko 27 igerilarik parte hartu zuten zita honetan. Benjaminetan nagusienek, zehazki 2011. urtean jaiotakoak, 50 libre, 100 edo 200 bizkar eta 4×50 Libre frogei egin zieten aurre. 2012 eta 2013an jaiotako igerilariek, berriz, 50 edo 100 bizkar eta 6×25 Libre mixtoan parte hartu zuten.
Nabari da denboraldian aurrera goazela eta txapelketetarako esperientzia hartzen doazela. Urduritasun apur bat bazegoen ere, taldeko gazteenak fin aritu ziren arratsalde osoan zehar.
Lasaitasun handia eman zigun baita ere Aldalur autobus konpainiaren gure babesa bidai hau egiteko. Hasiera aipatu bezala txapelketa honen planifikazioak gora behera dexente jasan zituen aurreko egunetan (eta bezperan ere) baina ez genuen inolako arazorik izan gure taldeari hobekien egokitzen zaion zerbitzua jasotzeko.
Hurrengo hitzordua, otsailean Azkoitin ospatuko den Benjaminen ligako 3. jardunaldian izango da. Horretarako lanean jarraitzen dugu, ikasten jarraitzen dugu!
Gora Izarraitz!