Denbora onak Getxoko Master Txapelketan

Urte berriarekin batera Masterrak ere hasi dira txapelketatara joaten. Kasu honetan hilaren 29an ospatu zen Fadurako igerilekuetan (Getxo) V Gran Premio Bizkaia Open Master Txapelketa.

Bertara Izarraitz Igeri Elkarteko 8 igerilari hurbildu ziren proba ezberdinak igeri egitera.

Oraindik emaitza ofizial guztiak falta badira ere aipatu beharra dago 8 igerilariak behin-behinean Masterren errekorren taulan sartu zirela.

Hurrengo egunetan Izarraitz Igeri Elkartean dugun errekorren ataleko weborrian hurrengo izenak ikusiko dira: 4×50 estilos taldea (Ander Beobide, Iban Perez, Julen Agirrezabalaga eta Iosu Garate), 4×100 libres taldea (Ekain Garate, Iosu Garate, Xabi Aizpuru eta Arkaitz Elorza), Jone Garate 100 bularren (+30 kategoria) eta Iban Perez 400 estilosen (+35 kategorian). Bejondeizuela!

Emaitza onak lortu zituzten eta lanean jarraituko dute alde batetik hurrengo zita gertu dagoelako (otsailaren 19an Santurtzin) eta beste alde batetik egindako denborak hobetzeko asmoekin daudelako.

 

Kronika honekin amaitze aldera, eskerrak eman nahi da Bizkaiako Igeriketa Federazioari emandako erraztasunengatik gure igerilariak txapelketa honetan parte har zezaten.

Post hau Masterrak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.