Joan den asteburuan, otsailaren 5ean eta 6an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Bergarako Agorrosin igerilekuan. Uxue Etxeberriak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Nora Uriak, Julen Artetxek, Anne Sagarmendik, Nahia Estebanek, Mirari Goenagak, Nahia Amenabarrek, Maiana Uriak, Noa Garatek, Ane Azkuek, Nora Eizagirrek eta June Larrañagak hartu zuten parte. Laia Elortza baja izan zen azken unean.
Izarraitzekoek txapelketa ona egin zuten. Ia guztiek aurreikusitako helburuak bete zituzten Bergarako txapelketan.
Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- 16 domina: 3 urrezkoak, 9 zilarrezkoak eta 4 brontzezkoak.
- 41 marka pertsonal.
- Mirari Goenagak klubeko errekor berria 1500 librean 14 urtekoetan.
- Izarraitz nesken taldeak 3. postua taldeko sailkapenean.
Hurrengo txapelketak Tolosan eta Gasteizen izango dituzte gure igerilariek. Infantilek, Euskal Herriko Txapelketa Tolosako Usabal Polikiroldegiko igerilekuan jokatuko dute eta juniorrak eta absolutuen aldiz, Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan lehiatuko dute EH-ko txapelketa.
Zorionak guztiei egindako esfortzuagatik!