Taldeko gaztetxoenek ligako beste jardunaldi batetaz gozatzeko aukera izango dute zapatuan. Oraingo honetan, zapatuan, martxoaren 12an izango da Azkoitiko igerilekuan.
Jardunaldia 16:00tan hasiko da baina aldez aurretik, 15:00tan beroketa lanak egingo dituzte. Horregatik, Azkoitiko igerilekuko sarreran geratuko gara 14:45etan.
Bertan parte hartzeko Izarraitzeko 45 igerilarik izena eman dute. 2013 eta 2012 urtean jaiotakoek 50 metro bular edo 100 metro bular frogan eta 6×25 tximeletako errelebo mixtoetan lehiatuko dira. Maila honetako nagusienak, 2011an jaiotakoek aldiz, 50 metro libre, 100 metro bular edo 200 metro bular eta 4×50 tximeletako erreleboa igeri egingo dute.
Animo eta zapatuan kirol honetaz gozatzera eta ikastera!