Lande Uria Ziortza Torrontegi entrenatzailearekin.
Igandean Legazpin izandako igeriketa egokituko txapelketan, Lander Uria Izarraitzeko igerilaria gustora ibili zen. Banakako bi probatan parte hartu zuen eta bere marka onenak jeistea ez bazuen lortu ere, konporta taldeko lagunekin batera 4×50 metro libre errelebotan parte hartzeko aukera euki zuen. Ilusioz eta gogoz egin zuten igeri eta bigarren postua lortuta etxeratu ziren.
Jurdan Arakistain azkenean ezin izan zen lehiatu. Besperan orkatilan mina hartu zuen eta etxean geratu zen sendatzeko hurrengo txapelketarako prest egoteko nahiarekin.
Hurrengo igeriketa egokituko lehiaketa noiz izango den zain geratzen gara!
Aupa Zuek eta segi horrelaxe!