Emaitza onak Euskal Herriko Txapelketan

Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 19an eta 20an, igeriketako Euskal Herriko Absolutuen eta Juniorren Neguko Txapelketa jokatu zen Gasteizko Medizorrotza igerilekuan.

Gure taldetik 3 igerilarirek parte hartu zuten bertan, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Mirari Goenaga. Uxue Etxeberria gaixorik, azken unean baja izan zen.

Gasteizen jokatutako txapelketan, gure igerilariek emaitza txukunak lortu zituzten. Aspaldian ez zuten lehiatu 50 metrotako igerilekuan eta hala ere, uzta polita jaso zuten.

Hona hemen emaitza esanguratsuenak:

  • 3 marka pertsonal.
  • Urrezko domina bat; (Maier Lizarzaburuk 200 bizkarren junior mailan).
  • Zilarrezko 2 domina; (Maier Lizarzaburuk 200 bizkarren absoluto mailan eta 100 bizkarren junior mailan).
  • Brontzezko 3 domina; (Alazne Sudupek 1500 librean absoluto mailan eta Maier Lizarzaburuk 50 bizkarren junior mailan eta 200 estilo junior mailan).

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.