Benjamin testa eta KZL 5. jardunaldia Azpeitin
Benjamin mailako igerilariak beraien ligako 5. jardunaldia eta azkena lehiatuko dute zapatuan, apirilaren 30ean, Azpeitiko Udal Igerilakuan. Gure igerilariez gain, Azkoitiko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Oñatiko eta Legazpiko igeri taldeetako haurrak ere izango ditugu. Jardunaldia 16:00tan hasiko da baina aldez aurretik, 15:00tan beroketa lanak egingo dituzte.
Jardunaldi honetan parte hartzeko Izarraitzeko 55 igerilarik izena eman dute. 2013 eta 2012 urtean jaiotakoek 100 estilo proba igeri egingo dute eta 6×25 errelebo mistoan ere estilo eran arituko dira. 2011an jaiotakoek, berriz, 50 edo 100 tximeleta, 200 metro estilo eta 4×50 metroko erreleboa bular estiloan igeri egingo dute.
Jardunaldi ederra espero dugu, gainera, ikusteko proba politak dira igeriketako estilo guztietan aritu behar bai dute. Jardunaldi honetaz gozatu nahi izanez gero, harmailak zabalik egongo dira.
Animorik handienak denei!
Alebinen ligako 7. jardunaldia Bergaran
Zapatu honetan, apirilak 30, gure alebinak ligako azkeneko jardunaldia izango dute, zazpigarrena hain zuzen. Berriro ere Bergarako Agorrosin igerilekuan da eta aurrekoan bezala, goiz bazkaltzea tokatzen zaigu. Bergarako igerilekuko atean 13:45etan elkartuko gara, beroketa egin eta txapelketa 14:45etan emango dio hasiera.
Hauek dira igeri egingo duten igerilariak eta burutu beharko dituzten probak:
- Jokin Artetxek 400 metro estilo eta 200 metro libre.
- Aratz Odriozolak 400 metro estilo eta 200 metro libre.
- Aroa Azkunek 400 metro estilo eta 200 metro libre.
- Mikel Ezamak 400 metro estilo eta 200 metro libre.
- Iker Estebanek 100 metro estilo eta 200 metro libre.
Harmailak zabalik egongo dira gurasoak eta lagunak animatzera joateko.
Aupa Izarraitz eta zorte on!
Helduek Irunen izango dira XXIX. San Marcial Sarian
Zapatu arratsaldean eta Irungo Azken Portu Igerilekuan, XXIX. San Marcial Saria jokatuko da, Bertan, Izarraitzeko sei igerilari izango dira, Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga eta Nahia Amenabar.
Zorte on eta egurre!