Txantxiku Sarian parte hartzeko irrikaz

Datorren larunbatean, ekainak 4, XXXIII Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Lehiaketa berezia izaten da Oñatikoa, taldeko gaztetxoenentzat ikasturteko azken lehiaketa izaten delako, eta urte osoko lana saritzen delako bertan. 15.30etan hasiko da lehiaketa. Beti bezala, ordubete lehenago, 14.30etan igerilariek beroketak egingo dituzte. Hortaz, autobusa 13.30etan hartuko dugu azpeitiko igerileku aurrean.

Mailaren arabera, 2013 eta 2012 urteetan jaiotako igerilariek 50 metroko probatan eta, 2011 eta 2010 urteetan jaiotakoek berriz, 100 metrotako probatan lehiatuko dira, tximeletan izan ezik. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartuko du parte.

Aurten gainera, 2009 edo lehenago jaiotakoen artean, denbora hartze bat egingo da. Hori dela eta, Izarraitzetik 38 gaztetxoz gain 3 alebin eta infantil ere badoaz Oñatira. Azken hauek 100 eta 200 metroko proba bana igeri egingo dituzte.

Zorte on guztiei!

Post hau Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.