Ondo, V. Gipuzkoako Open Sarian

Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, V. Gipuzkoako Open Sarian.

Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre izan ziren gure ordezkariak.

Igerilariak denboraldiko sasoi garrantzitsuenean daude murgilduta. Helburuak gero eta gertuago dituzte, eta garai honetan sariketa ugari izaten dituzte. Asteburuko sariak zuen berezitasuna zen, 50 metroko igerilekuan izan zela eta, ohitzeko, ezinbestekoa dute igerilariek neurri horretako igerilekuan aritzea.

Izarraitzeko igerilariak, orokorrean, ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 18 marka pertsonal.
  • 3 domina: urre bat (Mirari Goenagak 200 tximeleta infantil mailan) eta bi brontzezko domina (Mirari Goenagak baita ere, 200 tximeleta absoluto mailan eta 400 estilo infantil mailan).
  • klubeko 2 errekor berri 14 urtekoetan: Mirari Goenagak, 400 librean eta 200 tximeletan.
  • Bost final: A finala 1 (Maier Lizarzaburur 200 bizkarren) eta 4 B final (Maier Lizarzaburu 50 bizkar, Maiana Uria 200 tximeleta eta Nahia Amenabar 100 bular eta 200 bular).

Esan bezala, karga handiko entrenamenduak egiten ari dira eta sari hauetan, freskotasun falta nabaritzen zaie igerilariei. Uztailean izango dute igeriketako ‘selektibitatea’. Orduan ikusiko dugu zeintzuk prestatu dituzten ondo ‘azterketak’ eta zeintzuk ez. Igeriketan ez dago miraririk.

Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik!

Post hau Helduen ligak, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.