San Andres Saria giro ezin hobean

Zubiaurre igeri elkarteak antolatuta Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan azaroan ospatzekoa zen 2021eko San Andres Saria jokatu zen pasa den ostiralean. Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat igerilari gaztez gain Marea Urdineko kideek ere parte hartu zuten, lehia eta festa uztartuta.

Estilo librean 25 metroko edo 50 metroko igeri-frogak egin behar izan zituzten igerilariek, eta guztiek jaso zuten domina sari gisa. Adin bakoitzean gainera aurreneko hiru postutan sailkatu zirenei kopa bana banatu zitzaien. 2013ko mutilen artean Eneko Bastida izan zen bigarren eta nesketan Lur Elortza txapeldun eta Intza Iturzaeta bigarren. 2012ko mutilen artean Julen Eizagirre txapeldun eta Martin Agirrezabalaga bigarren; nesketan aldiz Izarraitzekoa izan zen podium osoa, Mara Garate txapeldun, Janis Altuna bigarren eta Nahikari Campos hirugarrren. 2011an jaiotako nesketan, Aroa Azkue izan zen txapeldun eta Malen Ezama bigarren.

Igeriketa saioa amaitu ondoren, jardunaldia festa giroan bukatu zuten parte hartzaile guztientzako merienda ederra izan zutelarik.

Benjamin gazteenek denboraldiko jardunaldi eta txapelketak bukatu dituzte. Hauen artean 2011ako neskak, ordea, Gipuzkoako txapelketak izango dituzte hurrengo asteburuan.

Zorionak eta segi horrelaxe!

Argazki bilduma:

 

Post hau Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.