Euskal Herriko udako alebin txapelketa jokatuko da, ekainaren 25ean eta 26an, Getxoko Fadura kiroldegian eta han izango da Aroa Azkune Izarraitz igeri elkartea ordezkatzen. Denboraldian zehar egindako probetan gutxieneko denborak egin ondoren lortu du sailkatzea.
Txapelketa lau saiotan banatuko da, goizez lehiak 10:00etan hasiko dira eta 17:00etan arratsaldez. Aroak 200 eta 100 bizkar eta 200 eta 100 bular probetan parte hartuko du.
Denboraldia azken txanpara iristen ari da, eta gure igerilarien urte osoko lana agerian geratzen ari da. Emaitza bikainak lortu zituen Aroak Gipuzkoako alebin txapelketan, eta Getxora ere indartsu joango da.
Zorte on!