Izena emateko epea uztailaren 1ean hasi eta uztailaren 10ean amaituko da. 2016. urtean edo aurretik jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena. Izen emate hau, Izarraitz Igeri Elkartean inoiz egon ez direnentzat da.
Aurten ere, izen-ematea egiteko aukera bakarra egongo da:
- Izarraitz Igeri Elkartearen webgunean (izarraitzigerielkartea.com), formulario baten bidez. Formularioa ostiralean, uztailaren 1ean , 15:00etan aktibatuko dugu.
Ohar garrantzitsua:
Gogorarazi nahi genuke Izarraitz Igeri Elkartea kirol klub bat dela, eta, horregatik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.