Zapatuan, Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia jokatu zen

Zumaian Itzurun-Arranpla probarekin itzuli da Gipuzkoako ur irekien liga; Izarraitzekoak azpimarratzeko emaitzak lortu zituzten. Ia gure etxea den Zumaiako herrian ospatu zen larunbat honetan, ekainaren 26an, Itzurun-Arranplako edizio berri bat.

Izarraitzeko igerilariek aipatzeko emaitzak lortu zituzten (eta disfrutatu ere) eguraldia lagun ez izan arren eta hasieran pentsatutako ibilbidea aldatu bazen ere, azkenean Urolaren itsasadarrean igeri egin zuten eta.

Rafa Zubeldia podiumean

Hilabetetako lan isilaren isla izaten dira askotan emaitzak, eta horren ondorioetako bat Rafa Zubeldiak podiuma zapaltzea izan zen larunbatekoa. Pozik eta irifar aurpegian batekin joan zen trofeoarekin etxera.

Azpimarratzekoa baita ere Nagore Alberdi igerilari emakume bakarra izan genuela irteera lerroan eta lehen hamarren artean sailkatzea lortu zuen. Zazpigarren izan zen Zumaiako arranplan kokatutako helmugan.

Gure klubeko igerilariekin amaitzeko, Alex Miranda ere irteera lerroan egon zen.

Hori izan zen larunbatak eman ziguna. Gure igerilarien hurrengo hitzordua Bizkaia aldean izango da, Lekeitioko kilin-kalan proban hain zuzen ere. Bertan nagusiek aukera izateaz aparte, klubeko igerilari txikiek ere izan dezakete beraien aukera ur irekiak probatzeko. Horretarako talde teknikotik bideratu da informazioa gurasoei.

Igandean berriz, “Baleazaleen zeharkaldia” ospatuko da. Itsas zeharkaldi honetan, Pasai San Pedron hasi eta Donostiako Zurriolako hondartzaraino izaten du ibilbidea (5.300 metro).

Gure igerilariek lanean jarraituko dute ur irekien munduaz disfrutatzen jarraitzeko!

Post hau Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.