Zapatu eta igande honetan, Infantil Mailako Udako Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da Galdakaoko Urreta Igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.
Lehiaketa hau, gure taldeko gehienentzat, udako azken txapelketa garrantzitsua izango da, gero, merezitako oporrak hartuko dituzte. Mirari Goenagak aldiz, entrenatzen jarraitu beharko du, uztaileko azken egunetan jokatuko den Espainiako txapelketa prestatzen.
Gure taldeko 11 igerilari (mutil 1 eta 10 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:
- Julen Artetxe (2006): 400 libre, 800 libre eta 1500 libre.
- Anne Sagarmendi (2007): 200 bizkar, 100 estilo, 200 estilo eta 100 bizkar.
- Mirari Goenaga (2008): 400 libre, 200 estilo, 400 estilo eta 800 libre.
- Nahia Amenabar (2008): 100 estilo, 200 estilo, 100 bizkar eta 100 bular.
- Maiana Uria (2008): 100 tximeleta, 100 libre, 200 estilo eta 200 libre.
- Noa Garate (2008): 200 estilo eta 400 estilo.
- Ane Azkue (2008): 400 libre, 200 estilo, 200 libre eta 800 libre.
- Nora Eizagirre (2008): 400 libre, 200 estilo, 400 estilo eta 800 libre.
- Oihana Otaegi (2009): 200 bizkar eta 100 bizkar.
- Laia Elortza (2009): 200 bular, 200 estilo eta 100 bular.
- Ana Agirrezabalaga (2009): 100 estilo, 200 estilo eta 50 libre.
Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.
ZORTE ON!