Infantilek EH ko Txapelketa bikaina Galdakaon

Joan den zapatuan eta igandean, uztailaren 9an eta 10ean, igeriketako Euskal Herriko Udako Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkartetik Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue, Nora Eizagirre, Oihana Otaegi, Laia Elortza eta Ana Agirrezabalaga aritu ziren .

Denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta, txapelketa bikaina burutu zuten guztiek, entrenatzailearen hitzetan, ikaragarriko  saltoa eman dute Galdakaoko txapelketan. Baita ere aipatzekoa da, beste behin jarrera oso ona erakutsi zutela txapelketa guztian zehar.

Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 32 marka pertsonal.
  • Espainiako 3 gutxieneko berri; Mirari Goenagak 400 librean eta 400 estiloetan eta Anne Sagarmendik 200 bizkarren.
  • 4 urrezko domina: Mirari Goenagak 400 librean, 800 librean, 200 estilo eta 400 estilo probetan.
  • Taldezkako sailkapen orokorrean, neskak 6.

Anne Sagarmendik eta Mirari Goenagak denboraldia bukatzeko, Logroñon izango dira uztailaren 28tik uztailaren 31ra Infantilen Udako Espainiako Txapelketan.

Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.