Ondarroako igeriketa zeharkaldian eskolar ugarik egingo dute debuta ur irekitan.
Larunbat goizean ospatuko da Ondarroan bertako XXXV. Itsas Igeri Zeharkaldia – Elene Fernandez Iturrioz memoriala.
Bertara Izarraitz IEko igerilari hurbilduko da. Azpimarratzekoa umeen igeriketa zeharkaldian ia 20 igerilarik egingo dutela debuta ur irekitan. 600 metro egingo dituzte.
Gorroak 10:00ak arte hartu ahalko dira eta bertan egongo dira, aurretik aipatu genuen bezala, Ziortza Torrontegi eta Iban Perez entrenatzaileak esku bat botatzeko eta egongo diren nerbioak ahalik eta gehien gutxituz.
Irteera 10:30etan izango da eta ondoren nagusien txanda izango da, hauek 1500 metroko igeriketa zeharkaldia egin beharko dutelarik. Bertan ere gure klubeko igerilariak egongo dira.
Rafa Zubeldia igandean Txingudi Badiako Igeriketa Zeharkaldian
Astebukaerako bigarren egunean ere Izarraitz egongo da ordezkatuta ur irekitako igeriketa zeharkaldi batean.
Igande goizean Txingudiko Badiako XVII igerialdia ospatuko da eta bertan egongo da Rafa Zubeldia igerilari masterra. Proba Gipuzkoako ur irekietako hirugarren proba izango da.
Goizeko 11:30etan emango zaio hasiera eta 2600 metro igeri egin beharko dira.
Zorterik onena astebukaera honetan dortsal bat jartzea tokatzen zaizuenoi!