Benjaminen 1. jardunaldia
Benjaminentzako aurtengo denboraldiko lehenengo jardunaldia izango da. 39 igerilari joango dira Bergaran ospatuko den txapelketa honetara. Txapelketa arratsaldeko 16:00tan hasiko da.
2022-2023 denboraldiari hasiera emango dion jardunaldi honetan beraien hobekuntzak erakusteko aukera izango dute, bakoitzak bere adinaren araberako probei aurre eginez. 2014.urtean jaiotako neska-mutilek 50metro libre egingo dute igeri, 2013koek aldiz, 100metro libre proba burutuko dute. Guztien artean 6×25 metro bizkarreko erreleboa osatuko dute. 2012.urtekoak ordea, 50 metro bizkar eta 200 edo 100metro libre proban parte hartuko dute. Kasu honetan neskek 4×50 metro bizkarreko erreleboetan arituko dira.
Alebinen 2. jardunaldia
Larunbat honetan, benjaminak Bergaran lehiatzen dabiltzan bitartean, alebinak Legazpiko Bikuña kiroldegian izango dira beraien ligako 2. jardunaldian parte hartzen. Bertan, Izarraitzeko 12 igerilarik parte hartuko dute, Hauek beste estilo eta distantzia batean trebatzeko aukera izango dute, zehazki, 200 metro estiloak eta 100 metro libre probei aurre egin beharko diete.
Zorte on guztioi! Aupa Izarraitz!