Larunbatean, abenduak 17an, alebinak izan genituen Bergaran beraien ligako 3. jardunaldian lehiatzen. Bertan Izarraitzeko 12 igerilarik parte hartu zuten eta guztiek 200 bizkar eta 100 tximeleta probei egin zieten aurre. Txapelketa azkar ospatu zen igerilari gutxi izan zirelako eta gure neska-mutilek proba batetik bestera deskantso handirik gabe egin zuten bigarren aldiz salto uretara. Hala ere, 19 marka pertsonal lortu zituzten. Bejondeizuela!
Orain gabonak datozenez, txapelketarik gabeko hilabetea izango dute alebinek baina gogor entrenatzen jarraituko dute datorren urteko txapelketetan orainarte bezain ondo moldatzeko.