Gabon Kopa arrakastatsua Izarraitzentzat

Atzoko egunez jokatu zen Gabon Kopa Donostiako Pako Yoldi igerilekuan. Nazioarteko txapelketa izaten da berau eta puntako igerilariak elkartzen dira bertan. Izarraitzeko 14 igerilarik hartu ahal izan zuten parte txapelketa honetan. Talde oparoarekin joan gara aurtengoan, egindako lan eskergaren erakusgarri.
Goizean, arratsaldeko finaletarako sailkapen frogak izan zituzten eta bikain aritu ziren gure igerilariak. Gabonetako oporrak aprobetxatuz entrenamendu gogorrekin ari diren arren, txapelketetan beren denbora onenetara gerturatu eta kasu batzuetan hobetzeko gai ere badirela erakutsiz.
Bejondeizuela guztioi!
Uxue Etxeberriak (Euskal selekzioarekin parte hartu zuen) eta Mirari Goenagak, gainera, Jurdan Arakistainekin batera, arratsaldeko finaletan aritzeko txartela lortu zuten.
Uxue Etxeberriak 100m. bular eta 200m. lau estiloetara frogetako finaletan aritu zen. 100m. bular proban 6. postua eskuratu zuen, baina deskalifikatua izan zen. 200m. estiloetan, berriz, 4. postua eskuratu zuen, podiuma laztanduz.
Mirari Goenaga 200m. lau estiloetarako finalean aritu zen eta 5. postu bikain bat eskuratu zuen.
Jurdan Arakistain igeriketa egokituko 50m.ko finalean aritu zen eta froga bikaina egin zuen, 50 metroak 38 segundutan eginda.
Zorionak guztioi!!!
Aupa Izarraitz!!!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.