
Pasa den asteburuan, otsailaren 18 eta 19an, Getxoko Fadura kiroldegian, infaltilen Euskal Herriko Txapelketa ospatu da.
Izarraitz Igeri Elkarteak ordezkaritza zabala izan du bertan, hamaika igerilarirekin bertaratuta. Azpimarratzekoa taldeko igerilari guztiek lortu izana bertan parte hartzeko gutxieneko denboren jabe izatea. Jarritako lan eta ilusio guztiaren erakusgarri bikaina da, igerilari guztiek erakutsi duten kirol maila.
Domina sorta ederra poltxikoratuta itzuli dira. Bakarkako probetan, bost urrezko, zilarrezko bat eta bost brontzezko domina eskuratu dituzte gure neskek. Erreleboetan ere, bigarren postu bikain bat eta, ondorioz, beste lau zilarrezko domina etxeratzeko gai izan dira.
Hauek dira igerilari bakoitzak lortutako dominak:
Mirari Goenaga: 400 libre URREA, 400 lau estiloak URREA, 200 tximeleta URREA (Neguko Espainiako Txapelketarako gutxienekoa)
Aroa Azkune: 50 bular URREA, 100 bular ZILARRA, 200 bular BRONTZEA.
Nora Eizagirre: 800 libre URREA, 400 libre BRONTZEA.
Laia Elortza: 50 bular BRONTZEA, 200 bular BRONTZEA.
Maiana Uria: 200 lau estiloak BRONTZEA.
4x200m libre ZILARRA (Maiana Uria, Nora Eizagirre, Nahia Amenabar eta Mirari Goenaga).
Maila bikaina eman dute igerilari guztiek eta podiumetik oso gertu ibili dira gainontzeko igerilariak ere, txokolatezko dominaren bat edo beste ere dastatu ahal izan dutelarik.
Zorionak igerilari guztiei eta Isaac Pousada eta Jone Goenaga entrenatzaileei, zuen lanari eta jarritako pasioari esker dira posible lorpen guzti hauek. Animo eta eutsi horri!
Aupa Izarraitz!!!