
Oñatiko Zubikoa kiroldegian Txantxiku Saria jokatu zuten atzo. Benjamin eta alebin mailetako igerilariak elkartu ziren bertan, tartean Azpeitiko ia 50 igerilari.
Txapelketa giro onean burutu zen. Izarraitzekoak gogotsu aritu ziren eta denboraldi bukaerara indarrarekin heldu zirela erakutsi zuten. Sari honetan adin eta proba bakoitzeko txapeldunak saritu zituzten. Izarraitzeko igerilariei dagokienez, jarraian txapeldunak:
- Naike Azurmendi 2014ko 50 libre proban.
- June Altuna 2013ko 50 bizkan proban.
- Intza Iturzaeta 2013ko 50 bular proban.
- Martin Agirrezabalaga 2012ko 100 bizkar proban.
- Janis Altuna 2012ko 100 bizkar proban.
- Ilazki Bikendi 2012ko 100 bular proban.
- Julen Eizagirre 2012ko 100 libre proban.
- Malen Ezama 2011ko 100 bizkar proban.
- Manex Garate 2011ko 100 bular proban.
- Maria Otaegi 2011ko 100 bular proban.
Horrez gain, Julen Eizagirre bere adineko igerilaririk onena gisa ere izendatu zuten.
Banan-banan lortutako emaitzez gain, taldekideek egindago lana ere saritu zen Txantxikun. Aurten, Izarraitz Igeri Elkarteak jaso du nesken sailkapenean talde onenaren saria.

Izarraitzeko gazteenek sariketa honekin amaitu dute denboraldia, alebinei, ordea, azken txanpan sartuta daude eta Gipuzkoa zein Euskal Herriko txapelketekin emango diote bukaera denboraldiari.
ZORIONAK NESKA-MUTILAK! AUPA IZARRAITZ!

