
Aste bukaeran zehar Sevillan ospatu zen ur irekietako espainiako txapelketan izan genituen masterrak esperientziaz gozatuta itzuli dira Azpeitiara. Giro eguzkitsua izan zuten lagun eta uraren tenperatura ere bero zegoen, 25º-tan. 3000 metroko proban lehiatu ziren eta lan ona egitea lortu zuten gureek, denbora eta postu onean amaitu zutelarik guztiek ere. Iker Olabarriak 45’28” (6. postua bere mailan), Javier Olanok 52’51” (10. postua bere mailan) eta Jon Larrañagak 54’56” (17. postua bere mailan) behar izan dituzte Guadalquivirko uretan hiru kilometroak osatzeko. Mikel Albizuri ere han izan zen, kanpotik jarraitu behar izan zuen lasterketa azken orduko lesio baten ondorioz.
Zorionak eta eutsi horri ekipo!

