Asteburu honetan, ekainaren 17 eta 18an, Gipuzkoako adinen arteko txapelketa ospatuko da Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Udako lehen txapelketa probintziala izango da eta bertan alebin mailakoek parte hartuko dute.
Txapelketa hau 3 saiotan banatuta jokatuko da. Larunbatean, goizean 10etatik eta arratsaldean 16.30etatik aurrera. Igandean, ordea, goizeko saio izango da soilik, hau ere, 10etan hasiko da.
21 igerilari alebin izango dira bertan eta bakoitzak, erreleboez gain, beraiek aukeratutako 4 proba igeri egingo dituzte. Astebukaera polita izango da Izarraitz Igeri Elkarteko gazteentzat, lagunartean igeriaz gozatzeaz gain beraien marka pertsonalak hobetzeko nahiarekin doaz Oñatira.
Zorte on guztioi! Aupa Izarraitz!


